10.16.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Urria 16 @ 10:16 Egilea baiesan

Aurreko batean aipatu legez, Mamarigako Kultur Etxeko ikastaroak martxan hasi berriak. Noiz? Bada asteazken honetan, urriak 15, etxe honetako gelak ekitaldiz beteak egongo dira. Zer gustatu hura izango duzu Kultur Etxeari esker. Izan ere, aurten luzatu diguten kultur eskaintza ezin zabalagoa baita: perkusioa, txalaparta, erlajazioa, sexualitatea, dantzak, puntu gurutzea, panderoa..
Oraindik ere garaiz zaudete izena emateko. Soilik deitu behar duzue telefono honetara: 94 493 78 60. Bestela email honetara idatzi. Dena den, eta ohi bezala informazio zehatzena bertako webguneanwebgunean izango duzue.Hortaz, zuen asialdirako planik ezean ikastaro sorta itzela dago hautatzeko, dena autogestioaren bidez.
Lotura iraunkorra
10.13.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Urria 13 @ 11:01 Egilea baiesan

Nork ez du ezagutzen Estitxu Fernandez ETBko aurkezlea! Ba gurekin izango dugu abenduaren 2an KRESALAn
Egun horretarako, Euskararen NazioartekoEgunaren bezperatan, antolatu dugu emakumezko kirolarien arteko mahai-ingurua. Bertan biltzeko asmoa dugu Athletic-eko jokalari bat, Soterako arraunlari bat, Joane Somarriba txirrindularia eta Edurne Pasaban mendigoizalea. Eta guztiak moderatzen, esan bezala, Estitxu Fernandez.
Gauzak zehazten ditugun neurrian jakinaraziko dizkizuegu. Baina momentuz gogora ezazu eta apuntatu zure agendan abenduaren 2rako plan erakargarria duzula.
Lotura iraunkorra
09.26.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Iraila 26 @ 9:40 Egilea baiesan
Kaixo lagunok!
Hemen gaituzue berriro. Pixka bat kostata, baina hementxe gara.
Zer moduz uda eta oporrak? Gogotsu itzuli zarete? Guk bezain gogotsu hasi baduzue ikasturte berria, ez gaude gaizki. Izan ere, 2008/09 ekitaldia ilusioz eta proiektuz beteta datorkigu. Gure Ikerrek izango du zeregin franko hileroko agenda betetzerakoan.
Hona hemen hiruhilabete honetako aurrerapena:
- EUSKARA SENCILLOAREN MANIFESTUA urriaren 22an
- ZERU GAINEKO BERLIN azaroaren 19an
- TXAN MAGOAREN EKITALDIA abenduaren 12an (baina nagusientzat)
- EMAKUMEZKO KIROLARIEKIN SOLASALDIA oraindik zehaztu gabe, baina anebdu inguruan.
Eta hau guztia, Bai Esan-i dagokionez. Seguru gaude AEK-k, Mamarigako Kultur Etxeak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak ere bere eskaintza izango dutela. Eta ahaztu gabe Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia ekainean onartu zela. Honen haritik beste hainbat berrikuntza etorriko zaizkigu. Adi egon!
Lotura iraunkorra
06.23.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Ekaina 23 @ 14:33 Egilea baiesan
*Gaur, ekainak 23, Mamarigako Kultur Etxeak Eki Eguna ospatuko du. Hona hemen egitaraua:
-19:00etan erromeria Patxi Perez eta konpainiaren eskutik. Denok dantzan jarriko gaituzte!!. Bitartean parrillada(saiheski eta txorizo banaketa)
-21:30 Kultur Etxeko perkusionista eta musikariek Tinbaladari ekingo diote, denok gerriak astin ditzagun. Geroxeago SUA piztuko dute eta Sustraiak elkarteak egindako Pitxiritxia erreko dute!!.
Lotura iraunkorra
06.17.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Ekaina 17 @ 12:33 Egilea baiesan

Larunbatean bapo jan zuten AEK-ko bertso bazkarira bertaratu zirenek. Titok atondu zuen bazkariak denak aserik laga zituen, eta egia esanda, honela oso erraza da bertsolariei adi eta lasai entzutea. Ohi bezala, txantxetarako tartea egon zenez, barre algaraka ibili ziren norberaren lepotik ez bazen, behintzat.
Sustrai Colina eta Amets Arzallus dotore eta fin aritzeaz gain, bazkaltiarren artean murgildu ziren bazkaloste ederra eskainiz. AEK-ko irakasle/sukaldariak kexu ziren hasieran lan eskerga zela eta, baina bukaeran aurpegi alai eta irribarretsuak ziren nagusi. Zinez ederra izan zen!!.
Lotura iraunkorra
06.13.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Ekaina 13 @ 13:09 Egilea baiesan
Atzo arratsaldean Kkresala aretoan bildu ginenok bidaia xarmangarria taxutu genuen. Lasai eta adi eseri ginen aretoak dituen besaulki erosoetan, Ander Izagirre bidaiari/kazetariak esan behar zigunari jaramon eginez.
Atzo diaporama bikain honetara bertaratu ginenok liluraz irudikatu genituen Galiziako ordokiak, Gaztelako lautada zabalak, Andaluziako meategiak, eta Mediterraneo aldean hirigintza espekulaziotik salbatu diren herrixkak. Aurretiaz espero gabe, Vespa baten gainean abiatu ginen bide estu eta meharretatik Penintsulari bira emanez.
Bukaera hasiera bezain zoragarria izan zen. Izan ere, saioak iraun zuen denbora ziztu bizian igaro zitzaigun. Emaitza ezin hobea: batzuek udarako planak mamitzeari ekin zioten euren bidaien nondik norakoa aritzen zutelarik; eta beste batzuok inbidia puntu batekin, Udan egin beharreko lanetan pentsatu genuen.
Gu atzo Bai Esanek antolatutako emanaldira joateaz poztu ginen. Bereziki, euskarazko ekintzak gozatu ahal izateaz poztu ginen. Gehiago etorriko ahal dira!!
Lotura iraunkorra
06.05.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Ekaina 5 @ 16:14 Egilea baiesan
Vespaña?? Bai vespaña. Eta hau entzunda norbaiti bururatu ahal zaio zertaz ari garen?. Bada, abenturazale bati buruz, bidaiari bati buruz ari dela. Era asko daude leku batera joateko eta berau ezagutzeko, baita hortik alde egiteko ere. Seguruenik, gainera, denok izan dugu buruan noizbait txango xelebreren bat egitea… Azkenean, aldiz, betiko garraioak erabili, betiko lekuak bisitatu eta erosotasunera jotzen dugu.
Ander Izagirreri Espainia zeharkatzea otu zitzaion… zerez?, eta Vespaz!! Eta honen berri emango digu hurrengo ostegunean (ekainak 12) Kresalan 20:00etan. Irudiak zein pasadizo bereziez gozatzeaz gain, bidaia kronika honek sortu digun jakin-mina aseko dugu Bai Esanek antolatu duen ekimen honi esker. Animatu eta Kresalan izango gara!!

Lotura iraunkorra
06.03.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Ekaina 3 @ 12:33 Egilea baiesan
Aurreko mezuan ez dugu afariko giro ederraren testigantzarik utzi. Baina AEKko argazki-zerbitzuari esker hementxe ikus dezakezue esandakoa ez dela asmatutakoa.
Ikus daitekeenez, oraindik ateri zegoen, nahiz eta batzuen barrua bustita egon.
Lotura iraunkorra
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Ekaina 3 @ 12:24 Egilea baiesan
Aurrera darrai “Irakurri eta Gozatu” kanpainaren 2. edizioa. Eta aurrekoarekin alderatuta, oso pozik egoteko arrazoi franko dugu Bai Esan-en. Izan ere, asko igo da kanpainan parte hartzen ari direnen kopurua, bai Udal Liburutegian parte hartzen ari direnena, liburuak eskatuz eta ondoren balorazio fitxa betez; bai “Temas” eta “Begoña” liburudendetan dagoeneko libururen bat erosi dutenena %25eko deskontua aprobetxatuz.
Egia esan, arrakasta honetan bi elementuk garrantzi handia izan dutela esan beharra dugu: alde batetik, deskontua ez dela ezinbestean irakurritako liburuan aplikatzera mugatzen; hau da, deskontu txartelarekin euskarazko edozein liburu eros daitekeela. Eta, bestetik, kanpaina deszentralizatu egin dugula: 12 urtetik beherako haur eta umeek euren ikastetxeko liburutegietan eska dezakete liburua.
Oraindik ia bi hilabete geratzen dira kanpaina bukatzeko. Aprobetxa dezagun irakurketarekin gozatzeko eta gure etxeko liburua ornitzeko!
Lotura iraunkorra
06.02.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Ekaina 2 @ 17:03 Egilea baiesan

Joan den asteburuan sekulako euriteak izan ditugu gure inguruan. Baina ostiraleko kant-afarian egon ginenok zin dagigu ez zela gure erruagatik gertatu. Izan ere, ondo baino hobeto abestu genuen. Hala esan zigun, behintzat, saioaren animatzailea izan zen Oskar Estanga gazte nafar bizi eta alaiak. Eta honelako ikuskizunetan badu esperientzia Euskal Herri osoa zeharkatzen baitu astebururo. Baina egiaren izenean, saioaren arrakasta ikaragarria, neurri on batean, Oskarri berari eta “Urkijo´s boys band” taldeari zor diegu. Bakoitzari berea.
Eta zirraragarria guztion artean lortu genuen giroa! Baina kontuz hemen ere! Zirrara horrek ere ez du inolako zerikusirik igandean Portun eta Santurtzin izan genuen argi-mozketarekin. Hori ere argi gera bedi!!
Lotura iraunkorra
Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2
Report-Msgid-Bugs-To:
POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100
PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100
Last-Translator: Jokin Lacalle
Language-Team:
MIME-Version: 1.0
Content-Type: text/plain; charset=UTF-8
Content-Transfer-Encoding: 8bit
X-Generator: KBabel 1.11.4
« Aurreko orrialdea Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2
Report-Msgid-Bugs-To:
POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100
PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100
Last-Translator: Jokin Lacalle
Language-Team:
MIME-Version: 1.0
Content-Type: text/plain; charset=UTF-8
Content-Transfer-Encoding: 8bit
X-Generator: KBabel 1.11.4
· Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2
Report-Msgid-Bugs-To:
POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100
PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100
Last-Translator: Jokin Lacalle
Language-Team:
MIME-Version: 1.0
Content-Type: text/plain; charset=UTF-8
Content-Transfer-Encoding: 8bit
X-Generator: KBabel 1.11.4
Hurrengo orrialdea »Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2
Report-Msgid-Bugs-To:
POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100
PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100
Last-Translator: Jokin Lacalle
Language-Team:
MIME-Version: 1.0
Content-Type: text/plain; charset=UTF-8
Content-Transfer-Encoding: 8bit
X-Generator: KBabel 1.11.4