06.23.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Ekaina 23 @ 14:33 Egilea baiesan
*Gaur, ekainak 23, Mamarigako Kultur Etxeak Eki Eguna ospatuko du. Hona hemen egitaraua:
-19:00etan erromeria Patxi Perez eta konpainiaren eskutik. Denok dantzan jarriko gaituzte!!. Bitartean parrillada(saiheski eta txorizo banaketa)
-21:30 Kultur Etxeko perkusionista eta musikariek Tinbaladari ekingo diote, denok gerriak astin ditzagun. Geroxeago SUA piztuko dute eta Sustraiak elkarteak egindako Pitxiritxia erreko dute!!.
Lotura iraunkorra
06.17.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Ekaina 17 @ 12:33 Egilea baiesan

Larunbatean bapo jan zuten AEK-ko bertso bazkarira bertaratu zirenek. Titok atondu zuen bazkariak denak aserik laga zituen, eta egia esanda, honela oso erraza da bertsolariei adi eta lasai entzutea. Ohi bezala, txantxetarako tartea egon zenez, barre algaraka ibili ziren norberaren lepotik ez bazen, behintzat.
Sustrai Colina eta Amets Arzallus dotore eta fin aritzeaz gain, bazkaltiarren artean murgildu ziren bazkaloste ederra eskainiz. AEK-ko irakasle/sukaldariak kexu ziren hasieran lan eskerga zela eta, baina bukaeran aurpegi alai eta irribarretsuak ziren nagusi. Zinez ederra izan zen!!.
Lotura iraunkorra
06.13.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Ekaina 13 @ 13:09 Egilea baiesan
Atzo arratsaldean Kkresala aretoan bildu ginenok bidaia xarmangarria taxutu genuen. Lasai eta adi eseri ginen aretoak dituen besaulki erosoetan, Ander Izagirre bidaiari/kazetariak esan behar zigunari jaramon eginez.
Atzo diaporama bikain honetara bertaratu ginenok liluraz irudikatu genituen Galiziako ordokiak, Gaztelako lautada zabalak, Andaluziako meategiak, eta Mediterraneo aldean hirigintza espekulaziotik salbatu diren herrixkak. Aurretiaz espero gabe, Vespa baten gainean abiatu ginen bide estu eta meharretatik Penintsulari bira emanez.
Bukaera hasiera bezain zoragarria izan zen. Izan ere, saioak iraun zuen denbora ziztu bizian igaro zitzaigun. Emaitza ezin hobea: batzuek udarako planak mamitzeari ekin zioten euren bidaien nondik norakoa aritzen zutelarik; eta beste batzuok inbidia puntu batekin, Udan egin beharreko lanetan pentsatu genuen.
Gu atzo Bai Esanek antolatutako emanaldira joateaz poztu ginen. Bereziki, euskarazko ekintzak gozatu ahal izateaz poztu ginen. Gehiago etorriko ahal dira!!
Lotura iraunkorra
06.05.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Ekaina 5 @ 16:14 Egilea baiesan
Vespaña?? Bai vespaña. Eta hau entzunda norbaiti bururatu ahal zaio zertaz ari garen?. Bada, abenturazale bati buruz, bidaiari bati buruz ari dela. Era asko daude leku batera joateko eta berau ezagutzeko, baita hortik alde egiteko ere. Seguruenik, gainera, denok izan dugu buruan noizbait txango xelebreren bat egitea… Azkenean, aldiz, betiko garraioak erabili, betiko lekuak bisitatu eta erosotasunera jotzen dugu.
Ander Izagirreri Espainia zeharkatzea otu zitzaion… zerez?, eta Vespaz!! Eta honen berri emango digu hurrengo ostegunean (ekainak 12) Kresalan 20:00etan. Irudiak zein pasadizo bereziez gozatzeaz gain, bidaia kronika honek sortu digun jakin-mina aseko dugu Bai Esanek antolatu duen ekimen honi esker. Animatu eta Kresalan izango gara!!

Lotura iraunkorra
06.03.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Ekaina 3 @ 12:33 Egilea baiesan
Aurreko mezuan ez dugu afariko giro ederraren testigantzarik utzi. Baina AEKko argazki-zerbitzuari esker hementxe ikus dezakezue esandakoa ez dela asmatutakoa.
Ikus daitekeenez, oraindik ateri zegoen, nahiz eta batzuen barrua bustita egon.
Lotura iraunkorra
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Ekaina 3 @ 12:24 Egilea baiesan
Aurrera darrai “Irakurri eta Gozatu” kanpainaren 2. edizioa. Eta aurrekoarekin alderatuta, oso pozik egoteko arrazoi franko dugu Bai Esan-en. Izan ere, asko igo da kanpainan parte hartzen ari direnen kopurua, bai Udal Liburutegian parte hartzen ari direnena, liburuak eskatuz eta ondoren balorazio fitxa betez; bai “Temas” eta “Begoña” liburudendetan dagoeneko libururen bat erosi dutenena %25eko deskontua aprobetxatuz.
Egia esan, arrakasta honetan bi elementuk garrantzi handia izan dutela esan beharra dugu: alde batetik, deskontua ez dela ezinbestean irakurritako liburuan aplikatzera mugatzen; hau da, deskontu txartelarekin euskarazko edozein liburu eros daitekeela. Eta, bestetik, kanpaina deszentralizatu egin dugula: 12 urtetik beherako haur eta umeek euren ikastetxeko liburutegietan eska dezakete liburua.
Oraindik ia bi hilabete geratzen dira kanpaina bukatzeko. Aprobetxa dezagun irakurketarekin gozatzeko eta gure etxeko liburua ornitzeko!
Lotura iraunkorra
06.02.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Ekaina 2 @ 17:03 Egilea baiesan

Joan den asteburuan sekulako euriteak izan ditugu gure inguruan. Baina ostiraleko kant-afarian egon ginenok zin dagigu ez zela gure erruagatik gertatu. Izan ere, ondo baino hobeto abestu genuen. Hala esan zigun, behintzat, saioaren animatzailea izan zen Oskar Estanga gazte nafar bizi eta alaiak. Eta honelako ikuskizunetan badu esperientzia Euskal Herri osoa zeharkatzen baitu astebururo. Baina egiaren izenean, saioaren arrakasta ikaragarria, neurri on batean, Oskarri berari eta “Urkijo´s boys band” taldeari zor diegu. Bakoitzari berea.
Eta zirraragarria guztion artean lortu genuen giroa! Baina kontuz hemen ere! Zirrara horrek ere ez du inolako zerikusirik igandean Portun eta Santurtzin izan genuen argi-mozketarekin. Hori ere argi gera bedi!!
Lotura iraunkorra
05.20.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Maiatza 20 @ 21:49 Egilea baiesan
Berdin da. Kontua (eta kantua) afaltzea (ahal bada, ondo) eta kantatzea da. Bika batera zailt samarra, baina, enfin, saiatuko gara.
Noiz eta non? Ba laster, maiatzaren 30ean, D. Jaime jatetxean. Bertan elkartuko gara izena emango duten lehenengo 80 lagunak, ondo pasatzeko asmotan.
Zer egin behar den? Izena eman eta txartela erosi. Dagoeneko salgai dituzu herriko bi euskaltegietan (AEKn eta Udal Euskaltegian) eta “Kalea” tabernan.
Menua, espeziala.
Prezioa? Hamabost euro baino ez. Berez, garestiagoa da, baina Udalaren Kultura Sailaren eta Hizkuntza Normalizaziorako Zerbitzuaren laguntzarekin merekeago jarri ahal izan dugu.
Afariaz gain, kantatzen lagundu, kantatzera animatuko gaituzten bikote aparte (”Zu ere kantari”) izango dugu gurekin, dena primeran atera dadin.
Ez utzi azken ordurako, 80 aukeratuentzat baino ez baitago tokirik.
Lotura iraunkorra
05.19.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Maiatza 19 @ 12:28 Egilea baiesan
Ttipi-ttapa datorkigu Mamarigako Kultur Etxea, lasai baina lanean etengabe, kultura euskalduna eta herritarra sortzeko beharrezko urratsak emanez. Denok dakigu Kultur Etxeak lan itzela egin duela betidanik, eta horren erakusle da gaur egun Mamarigan burutzen duen zeregina. Hau guztia ospatzeko urtean behin Kultur Eguna antolatzen du eta bertan honelako egitaraua aurkituko dugu:
*Herri bazkaria (Zikiroa) Itsasoko Ama Eskolan 14:30ean (gutxi gorabehera). Giro alaia egongo da Julen Zulaika eta Iñigo Izagirre bertsolariek lagundurik.
*19:00etan Kantu poteoaren ostean, erromeria OLGETAN taldearen eskutik Mamarigako frontoian
*21:00etan La Gossa Sorda talde katalanaren kontzertua frontoian.
Honekin batera Mamarigako Kultur Etxeak disko bat aurkeztuko du eta barra bat paratuko du frontoian egarria asetzeko!! Buff eta hau guztia autogestioaren bidez!! Informazio gehiago hemen
Lotura iraunkorra
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Maiatza 19 @ 12:24 Egilea baiesan
Santurtziarrok, antza denez, oso magiazaleak gara eta bide hau jorratzen duten emanaldiak gustura joaten gara ikustera. Duela hilabete Txan Magoarekin disfrutatu genuen bere “Artxila Murtxila”rekin.
Orain amarru eta trikimailu berriez gozatu nahian dabilenari esango genioke ostegun honetan, maiatzak 22, Marsel magoaren emanaldi bikaina izango dugula ikusgai. AEK-k antolatutako ekimen hau publiko ororentzat da, eta nola ez, euskaldun guztiak gonbidatuta zaudete bertara.
Marsel magoak, bestalde, 12 bat urterekin ekin zion magiari. Hasiera batean poliki-poliki, baina gaur egun galtzak bete lan aritzen da Euskal Herri osoan zehar. Itxuraz, bere esanetan edozerekin eta edonorekin egin daiteke magia, agian gutako norbaiti egokituko zaio oholtza gainera igotzea??
Lotura iraunkorra
« Aurreko orrialdea Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2
Report-Msgid-Bugs-To:
POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100
PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100
Last-Translator: Jokin Lacalle
Language-Team:
MIME-Version: 1.0
Content-Type: text/plain; charset=UTF-8
Content-Transfer-Encoding: 8bit
X-Generator: KBabel 1.11.4
Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2
Report-Msgid-Bugs-To:
POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100
PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100
Last-Translator: Jokin Lacalle
Language-Team:
MIME-Version: 1.0
Content-Type: text/plain; charset=UTF-8
Content-Transfer-Encoding: 8bit
X-Generator: KBabel 1.11.4