11.15.09
Hala mintzatu zen Zappatrusta! Ander Lipus & Karabana
Azaroaren 26an, osteguna, arratsaldeko 8etan barrez lehertzeko aukera izango dugu beste behin ere, oraingoan Ander Lipusen eskutik. Kresala aretoan Hala mintzatu zen Zappatrusta antzezlan barregarria ikusi ahalko dugu Bai Esan euskara elkarteari eta Kultura Sailari esker. Ez geratu etxean eta zatoz gurekin euskaraz gozatzera!
Danadanada! Heldu da herrira Mamu eta Komerianteroen karabanea, titiriteroen zirkoa, Zorabioaren Konboya. Tigreak eta lehoiak, bala-gizonak, fakirrak eta dragoiak; geugaz dagoz: Juan Junda potosikotikodepresiboa, Euxebio Egaña bandoleroa, Belfasteko xoumana, Kamaleon Hermeneutika katedraduna, Eskoziako munstroa, Antartidako foka bizardunak, Eskandinabiako druida izoztuak, Ekuadorreko marra, platanoak eta sagarrak… Manex “Dominitxine” iparraldeko kantautorea, Estepean Asekas Lekeitioko skratxerra, Ignatius poeta mozkorra… portuko lazun baldarrak, mamu emeak eta mamu arrak.
Karabanak mundua zeharkatu dau Euskal-Herrira heltzeko: eroan genduzan Indiara atabalak eta konkistau genduan Taj Mahala, Australiara joan ginan eta mundu guztia saltoka ipini genduan, heldu ginan Afrikara eta uholdea probokau genduan Saharan, gero Ekialdeko errege magoengana korrika, hareek bahitu eta gora errepublika!, Ipar-Amerikara hurreratu eta yankee zantarrak kikildu, zeharkatu dogu Europa eta jateko bakarrik berakatz zopea, eta azkenean heldu gara Euskal-Herrira, kalipota larruan, eta barriro sartu dogu bizi-poza barruan!
Dzanga Antzerkira herriko mamu eta damiselak. Xoua eta algara plazan! Zazpi teta pitxaurre zapla! Pazpireta ratsis panza! Pantxazpi saltxitxas zaplata!
