06.03.08
Irakurri eta gozatu arrakastatsua
Aurrera darrai “Irakurri eta Gozatu” kanpainaren 2. edizioa. Eta aurrekoarekin alderatuta, oso pozik egoteko arrazoi franko dugu Bai Esan-en. Izan ere, asko igo da kanpainan parte hartzen ari direnen kopurua, bai Udal Liburutegian parte hartzen ari direnena, liburuak eskatuz eta ondoren balorazio fitxa betez; bai “Temas” eta “BegoƱa” liburudendetan dagoeneko libururen bat erosi dutenena %25eko deskontua aprobetxatuz.
Egia esan, arrakasta honetan bi elementuk garrantzi handia izan dutela esan beharra dugu: alde batetik, deskontua ez dela ezinbestean irakurritako liburuan aplikatzera mugatzen; hau da, deskontu txartelarekin euskarazko edozein liburu eros daitekeela. Eta, bestetik, kanpaina deszentralizatu egin dugula: 12 urtetik beherako haur eta umeek euren ikastetxeko liburutegietan eska dezakete liburua.
Oraindik ia bi hilabete geratzen dira kanpaina bukatzeko. Aprobetxa dezagun irakurketarekin gozatzeko eta gure etxeko liburua ornitzeko!