11.30.07

Athleeeeeeeetik!

Atala(k): Sailkatugabeak 2007 Azaroa 30 @ 14:12 Egilea baiesan

Ieup!!

Athletic-zaleok eta ez direnek ere Aduriz eta Tikoren presentziaz gozatzeko aukera izango dugu, “BAI ESAN”en eskutik. Beraiekin dugu hitzordua jarrita abenduaren 19an, Kresala Kultur Aretoan, arratsaldeko 7etan. Bertan izango dugu beraiekin solasaldian aritzeko aukera; eta gure kezkak (handiak!) eta kuriositatea erakutsiko ahal izango diegu.

Zaila izango da Jon Maiaren marka gainditzea, baina seguru gaude tiradizo handia izango duela bi jokalari zuri-gorrien presentziak, gazteagoa eta hain gaztea ez dcen jendearen artean.

Kresalan Jon Maiarekin egon zinetenoi

Atala(k): Sailkatugabeak 2007 Azaroa 30 @ 10:53 Egilea baiesan

Jendetza polita elkartu ginen atzo (azaroak 29) “Kresala”n Jon Maiaren hitzaldi-ikuskizuna paregabeaz gozatzeko. Asko disfrutatu genuen denok, hala uste dugu. Baina “Bai Esan”eko “eko koadrilakook bikoitza. Izan ere, ikuskizunaz gozatzeaz gain, pozgarria izan zen guretzat hainbat eta hainbat santurtziarren nahi eta interesekin asmatu genuela ikustea.

Mesedetxo bat eskatu nahi dizuegu: sarreran banatu genizuen orritxoa beteta, guri helaraztea. Horretarako hainbat bide dituzue: “Bai Esan”eko kide ezagunen bati eman, AEK edo Udal Euskaltegietako idazkaritzetan utzi…

Izan ere, guztion laguntza eta babesa behar dugu guk, behar du euskarak herrian aurrera egiteko. Eta laguntzeko bide bat gure taldeak egiten duenaren jakinaren gainean egotea da, egingo dituen ekintzen berri jaso eta, ahal duzuen neurrian, parte hartu. Eta, nola ez, gure bileretara etorri eta gurekin batera lanean aritu, euskara Santurtzin gero eta hizkuntza biziagoa, egunerokoagoa izan dadin.

Zuen zain gaituzue.

11.14.07

Jon Maia eta “Apaizac Obeto” Santurtzin

Atala(k): Sailkatugabeak 2007 Azaroa 14 @ 18:27 Egilea baiesan

Iazko ekainean lagun koadrila batek, tartean Jon Maia bertsolaria zela, sei astekko espedizio bitxi eta berezia egin zuen Kanadako Ternuara, aintzinako euskal baleazaleen erara.

Jon Maia izan genuen espedizio horretako kronikaria; eta bidaia horren emaitza eta fruitu da “Apaizac obeto” izeneko liburua eta ikus-entzunezko muntaia.

Honen guztiaren berri emateko eta muntaiaz beraz bere hitz eta iruzkinekin gozatzeko aukera paregabea izango dugu hil honen 29an Kresala Kultur Aretoan, “Bai Esan” herriko euskara elkartearen eskutik. Hitzordua, iluntzeko 8etan.

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5