10.25.07
Atala(k): Sailkatugabeak 2007 Urria 25 @ 10:45 Egilea baiesan
Aurreko berrian iragarri genuen bezala, urriaren 23an Berbalaguna proiektuak beurrengou rratsa eman zuen. Izan ere, egun horretan aurkeztu genion udalari, Kultura Zinegotzia Danelen izenean ordezkatuta, “Berbalaguna” proiektua Santurtzirako.
Bileran, Kultura Zinegotziarekin batera, AEK eta Topaguneako mintzarpraktika proiektuetako arduradunak diren Edorta eta Oskar, hurrenez hurren izan ziren Berbaladunaren zehaztasun guztiak emateko eta sortu ziren zalantza eta galdera guztiei erantzuteko.
Proiektuaren egokitasuna eta bideragarritasuna agerian geratu ziren alde guztietantzako. Eta datozen egunetan Santurtzin martxan jartzeko aurrekontu-proposamne baten zain geratu ziren.
Bileran, “Bai Esan”, Udal Euskaltegia eta AEKko ordezkari banak ere parte hartu zuten.
Lotura iraunkorra
10.11.07
Atala(k): Sailkatugabeak 2007 Urria 11 @ 13:34 Egilea baiesan
Urriaren 9an elkartu zen lehenengo aldiz laster herrian abian jarriko den BERBALAGUNA proeiktuaren talde eragilea.
11 lagun bildu ginen Bizkaiko mintzapraktikarako proiektuen arduradunarekin:: “Bai esan”eko hiru kide, AEKko bat, Udal Euskaltegiko beste bat, Axular insititutuko euskara arduraduna, “Bihotz Gaztea” ikastolako beste bi ordezkari, Mamarigako Kultur Etxeko ordezkaria bat eta Udaleko Euskara Teknikaria.
Edortak, mintzapraktika proiektuen Bizkaiko koordinatzaileak mintzalaguna proiektuaren nondik norako nagusiak azaldu zizkigun eta baita gure kezka eta zalantzak ere argitu. Azpimarratu beharrekoa da proiektuaren sendotasuna eta seriotasuna. Izan ere, profesional baten kontratazioa beharrezkoa izango da berau koordinatu eta dinamizatzeko. Dena den, talde eragilea izango da guztiaren arima.
Hilabete honen 23an aurkeztuko zaio hau guztia udalari, Kulturako zinegoiziari; eta, gauzak ondo, datorren urtearen hasieran jarri ahal izango da martxan. Bertan izan ginenok, behintzat, pozik eta ideiarekin konbentzituta irten ginen.
Lehenengo zimenduak dira, hori bai; aurretik egiteko geratzen zaigun lana ez da makala. Horren parekoa izango ahal da gure gogoa!
Lotura iraunkorra
10.02.07
Atala(k): Sailkatugabeak 2007 Urria 2 @ 10:27 Egilea baiesan
Bileran aipatu genuenez, Topagunea-k datorren urterako agenda atera nahi du. Agenda hauen prezioa 16 eurokoa izango da.
Bestalde, badago agenda hauetan gure elkarteko logoa jartzeko aukera. Logoa jartzeak kostu finkoa du, agenda kopuruak prezioan inolako eraginik izango ez duelarik. Plantxa egiteak 55 euroko kosuta du eta plantxa inprimatzeak 24 euro. Bide hau aukeratuko bagenu, datorren urtean inprimaketa lana baino ez genuke ordainduko, plantxa eginda izango baikenuke.
Beraz, pentsa dezagun osteguneko bilerarako ea agendarik ateratzea komeni zaigun (beste diru-iturri bat litzateke) eta hala balitz, zenbat.
Lotura iraunkorra
10.01.07
Atala(k): Sailkatugabeak 2007 Urria 1 @ 8:50 Egilea baiesan
Getxoko “Egizun” euskara taldeak eta bertako euskara zerbitzuak jarri dute martxan herriko 2-12 urteko umeen gurasoei zuzendutako “Sendi” izeneko proiektua.
Beronen helburua euskararen transmisioa eta erabilera areagotzea da.
Hemen duzue proiektuaren inguruko informazioa:
Santurtzin ere egin ahal izango litzateke antzekorik? Zergatik ez?
Lotura iraunkorra