Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

09.03.10

Euskarak behar zaitu! Bazatoz?

Posted in Sailkatugabeak September 3, 2010 at 13:13 by baiesan

Agur t’erdi, euskaldunok eta euskaltzaleok!

Hastear den ikasturte honetan, berriro gatoz gogotsu eta ilusioz beteta gure herrian euskararen alde lan egitera. Baina ez dugu hasi nahi zu gabe. Euskarak Santurtzin, gure herrian, denon beharra du, batez ere zeurea. Euskarak behar zaitu, bazatoz?

Gurekin lan egin nahi baduzu, eta Bai Esan Santurtziko euskara elkartearen kidea izan, bi eratan egin dezakezu:

*Elkarteko bazkidea izan zaitezke, Bai Esanen txartela jaso eta hainbat abantaila lortuko duzu zenbait denda eta kultur ekimenetan.
*Edota bi astean behin Bai Esaneko batzarretara joan zaitezke; horrela, era aktiboago batean parte hartuko duzu, Santurtzin euskararen egoera hobetze aldera. Galderak, proposamenak egiteko, edo animatuz gero, idatzi email honetara: baiesan@kaixo.com.

Euskarari zure aletxoa eman nahi badiozu, Bai Esan euskara elkartean parada ezin hobea daukazu. Anima zaitez!

07.08.10

Uztailean ere euskaraz blai!

Posted in Sailkatugabeak July 8, 2010 at 12:04 by baiesan

uztaileko_agenda_2010

06.16.10

Aurten bertso-bazkaria!

Posted in Sailkatugabeak June 16, 2010 at 15:14 by baiesan

Larunbatean, ekainak 19, 2:30ean bertso-bazkaria edukiko dugu Mamarigako Itsasoko Ama ikastetxean, AEK-k eta Bai Esan Santurtziko euskara elkarteak antolatuta. Zatoz zeu ere!!!

Bertsolariak:

joanes-igeregi1peru-vidal1benat-vidal1

Joanes Igeregi erandioztarra, Peru eta Beñat Vidal plentziarrak

Menu gozo-gozoa:
- paella otarrainxkekin edo pasta hegaluze eta barazkiekin
- solomoa piperrekin edo legatza
- postrea eta edaria
Prezioa: 18 €
Izena emateko azken eguna: ostiralean, ekainak 18.

05.31.10

Mintza eguna Arrasaten! Berbalagunon eguna!!!

Posted in Sailkatugabeak May 31, 2010 at 17:28 by baiesan

Berbalagunok ere badaukagu geure eguna: aurten igandean, ekainak 6, Arrasaten. Aukera paregabea Euskal Herriko beste berbalagunak ezagutzeko. Zatoz zeu ere!!!

mintza-eguna-arrasaten

Egitaraua:

- Jaialdia goizeko 11etan hasiko da: Biteri plazan, ongietorria eta hamaiketakoa

- 12etan ibilaldi gidatua Arrasatetik, txoko interesgarrienak ezagutzeko

- 1:30ean kalejira

- 2:30ean bazkaria Herriko plazan

- 3:30ean sari-banaketa

- 4:30ean erromeria Kataia taldearen eskutik. Talde hau Markinan eta Bergaran bizi eta euskaraz abesten duten senegaldarrek eta ganbiarrek osatzen dute.

05.28.10

Ekainean ere makina bat ekitaldi euskaraz!!!

Posted in Sailkatugabeak May 28, 2010 at 14:22 by baiesan

ekaineko_agenda_20101

05.07.10

Athleticeko jokalariekin berbetan!

Posted in Sailkatugabeak May 7, 2010 at 12:40 by baiesan

Orain dela hiru urte bezala, Athleticeko jokalari bi gonbidatu ditugu gurekin hitz egitera. Aurrekoan Aritz Aduriz donostiarra eta Tiko iruindarra egon ziren gurean, eta ekitaldi hura oso arrakastatsua izan zela ikusita, aurten ere beste bi ekartzea erabaki genuen. Hasieran, apirilean ziren etortzekoak, baina azken uneko entrenamendu-aldaketengatik ezin izan ziren etorri (barkatu eragozpenak), eta maiatzera atzeratu behar izan genuen. Beraz, dena ondo bidean, asteazkenean, maiatzak 12, arratsaldeko 7etan Kresala Aretoan: Igor Gabilondo donostiarra eta Iban Zubiaurre mendaroarra egongo dira gurekin. Elkarrizketa Alfre Elgezabal Bizkaia Irratiko kazetariak egingo die, eta ostean geuk ere galderak egiteko aukera edukiko dugu. Bai Esan eta zatoz gurekin!

gabilondozubiaurre

05.02.10

Laburbira! Film laburren VII. zirkuitua!

Posted in Sailkatugabeak May 2, 2010 at 15:26 by baiesan

Aurten ere, aurreko urteetan bezala, BAI ESAN euskara elkartekook zinea euskaraz eskainiko dizugu, maiatzaren 6an, osteguna,  arratsaldeko 8etan Kresala aretoan.

Topaguneak antolatzen duen Film Laburren VII. edizioa izango da, Santurtzin IV.a! Emanaldiak 28 herritan izango dira, eta ez hemen bakarrik, Euskal Herritik kanpo ere bai: Parisen eta Shanghain. ESAN BAI eta zatoz gurekin ordubetez filmak euskaraz gozatzera!

Guztira bederatzi film labur ikusiko ditugu, denak iaz ekoitzitakoak. Eta ondoren, zuzendari batekin hitz egiteko aukera izango dugu! Josu Bergara, Nora zoaz filmaren zuzendaria, gu guztiokin arituko da solasean. Eta dena musu-truk!  Erdu gurekin!

Kartela


05.01.10

Maiatzean ere hamaika aukera euskaraz gozatzeko!

Posted in Sailkatugabeak May 1, 2010 at 15:22 by baiesan

maiatza_2010

04.22.10

Irakurri, gozatu eta oparitu!

Posted in Sailkatugabeak April 22, 2010 at 13:35 by baiesan

Aurten ere, aurreko urteetan legez, BAI ESAN euskara elkarteak TOPAGUNEAK antolatutako Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina abian jarriko du, apirilaren 23tik uztailaren 24ra.

Koloreak eta zaporeak

«Penak elefanteak dira, eta bizkarrera igotzen zaizkizu. Pozak zaldiak dira, eta zure oinei eragiten diete. Amodioa inurriak dira, eta gorputz osora zabaltzen zaizkizu». Ez dakit horren hitz gutxirekin gehiago esaterik ote dagoen. Hitzak Juan Kruz Igerabideren poema batenak dira, eta gutxi-asko bizitza bere osotasunean jasotzen dute.

Baina Igerabideren hitzak bezain egokiak dira Johnson doktorearenak: «Zer egiten du liburu on batek? Ba, oinazea arindu oinazean bizi denari, eta poza areagotu pozik bizi denari». Beraz, irakurri, gozatu eta oparitu!  Patxi Zubizarreta

Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoak irakurtzeko gogoa kutsatu nahi du, eta poza, eta ahal dela penak arindu eta inurriak zabaldu. Hainbat irakurtzaleren artean ehun liburuko zerrenda lagungarria osatu dugu, baina apirilaren 23tik uztailaren 24a bitartean, liburutegi osoa izango duzu eskura: zuk euskarazko liburu bat hautatu, irakurri, fitxa batean sentitu dituzun elefante, zaldi eta inurrien berri laburra eman, eta euskarazko beste edozein liburu %25 merkeago erosi ahal izango duzu zure herriko liburu dendan, Pagazaurtundua kaleko Temas-en,  zuretzat edo beste norbaiti opari egiteko. Baina adi! BAI ESAN euskara elkarteko bazkide izanez gero,  beste %25eko deskontua izango duzu liburua eskuratzeko, % 50 guztira, prezio erdian, alegia.

Gure bazkidea izan nahi duzu? Bada, jarri gurekin harremanetan honako helbidean: baiesan@kaixo.com; edo bestela, Kultura Sailean, AEKn, Udal Euskaltegian, Mamarigako Kultur Etxean edo liburutegian bertan, bazkide-orria eskatu eta bete, eurek helaraziko digute eta. Ongi etorria izango zara eta bestelako abantailak ere izango dituzu TOPAKIDE txartelari esker.

03.31.10

Apirilean ere hamaika ekitaldi euskaraz!!!

Posted in Sailkatugabeak March 31, 2010 at 20:44 by baiesan

apirila-10-2

« Previous entries Next Page » Next Page »

Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios